Chillida-Leku museoak aldi baterako lan erregulazio espedientea (ERE) izapidetzeko eskaria egin du, eta 2011ko urtarrilaren 1etik ateak ixtea erabaki du. Erabaki horren oinarrian defizit iraunkorra dago; izan ere, obra artistikoei eskainitako museo guztiek bezala, defizit iraunkorra du Chillida-Leku museoak ere, eta egoera hori are gehiago larritu da krisi ekonomiko orokorraren ondorioz. Defizitak nabarmen egin du gora, eta ezinezkoa da ekimen pribatuaren bidez kopuru horiei eustea.
"Begia begiratzen denaz beteta dagoenean, ondo ikusten da."
Chillida-Leku museoari buruzko informazio eguneratua eta Eduardo Chillidari eta bere obrari buruzko azken berriak eskaintzen dizkizugu. Berriak lotu ditzakezu RSS-ren bidez.

Berri-artxiboa
Artxiborako sarbidea