vacio
vacio
vacio Beste talde batzuentzako jarduerak
vacio

Chillida-Leku Museoan talde bakoitzaren beharretara egokitu nahi dugu, eta horretarako, talde bakoitzaren neurri-neurrirako jarduerak diseinatzen saiatzen gara. Egin kontsulta, zure taldearentzako bisita gidatuaren erreserba egitean.

 

Familientzako jarduerak: Chillida-Leku familiartean

 

Chillida-Leku familiartean programak museoan ibilbide ludikoa egiteko aukera eskaintzen die haurrak dituzten familiei, helduek nahiz haurrek parte hartzeko eta ikasteko moduko ibilbide bat egiteko aukera alegia. Koadernotxoa museoko dendan eskura daiteke (1€).

 

Haurrentzako jarduerak

 

Chillida-Leku Museoan haurrentzako ekintzak antolatzen ditugu aldian behin, txikiei erabateko protagonismoa emateko xedez.

 

Guztiontzako jarduerak

 

Chillida-Leku Museoak bisita gidatuak antolatzen ditu ikusleei Eduardo Chillidaren obra sakonago ulertzen laguntzeko, baita  museoaren dinamizaziorako hainbat kultura ekimen ere.

 

  vacio