Chillida-Leku museoak aldi baterako lan erregulazio espedientea (ERE) izapidetzeko eskaria egin du, eta 2011ko urtarrilaren 1etik ateak ixtea erabaki du. Erabaki horren oinarrian defizit iraunkorra dago; izan ere, obra artistikoei eskainitako museo guztiek bezala, defizit iraunkorra du Chillida-Leku museoak ere, eta egoera hori are gehiago larritu da krisi ekonomiko orokorraren ondorioz. Defizitak nabarmen egin du gora, eta ezinezkoa da ekimen pribatuaren bidez kopuru horiei eustea.
Eduardo Chillidaren obraren baten jabe bazara, eta Chillida-Leku Museoari horren berri eman nahi badiozu, jar zaitez gurekin harremanetan, gure entitateak eskultorearen obra kudeatzeko eta katalogatzeko ardura, eta, horrenbestez, obra horri buruzko datu gehiago emateko eta obra horren kontserbazioari, eraberritzeari, balioari… buruz aholku eman ahal izango dizugula.
Chillida-Leku Museoak aditu maila zerbitzuak eskaintzen ditu Eduardo Chillidaren obran. Eskultoreak eginak diren artelanak ziurtatzeaz arduratzen da, baita obra horien autentikotasun ziurtagiriak emateaz ere. Ziurtagiri horiek Museoko zuzendaritza batzordeko kideek bermatzen dituzte eta haiek dira agiri horiek emateko baimenduta dauden bakarrak.
Autentikotasun ziurtagiria eska ahal izateko dokumentoan azaltzen diren baldintzak beteko dira.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Chillida-Leku Museoko I+G Katalogazio sailarekin:
Chillida-Leku Museoa
I+G Katalogazio saila
Jauregi auzoa, 66
20120 HERNANI (Gipuzkoa)
biblioteca@museochillidaleku.com
Eduardo Chillidak sortutako artelanen autentikotasuna ziurtatzen duen araudia
Eduardo Chillidaren artelanen ziurtagiri eskaera
Irudiak