Chillida-Leku museoak aldi baterako lan erregulazio espedientea (ERE) izapidetzeko eskaria egin du, eta 2011ko urtarrilaren 1etik ateak ixtea erabaki du. Erabaki horren oinarrian defizit iraunkorra dago; izan ere, obra artistikoei eskainitako museo guztiek bezala, defizit iraunkorra du Chillida-Leku museoak ere, eta egoera hori are gehiago larritu da krisi ekonomiko orokorraren ondorioz. Defizitak nabarmen egin du gora, eta ezinezkoa da ekimen pribatuaren bidez kopuru horiei eustea.
Chillida-Lekuk Museotik kanpo egiten dituen erakusketez gain, 2006 urtean ikusleek behin-behineko hiru erakusketa berri ikusteko aukera izango dute, Zabalaga baserrian.
Berriki, Museoak erakusketa ildo berri bari hasiera eman dio. Gure helburua ez da soilik ikusleekiko harreman zuzenagoa sortzeko erakusketak egitea; Eduardo Chillidarekin harremana duten izen handiko beste artista batzuk ere gonbidatu nahi ditugu, “Chillidari homenaldia” erakusketan bezala. Azken hori datorren apiriletik gora ikusi ahal izango da, Chillida-Leku Museoan eta Bilboko Guggeheimen. Erakusketa hori bi Museo horien arteko elkarlanari esker antolatu dugu.
Erakusketak lotu ditzakezu RSS-ren bidez
Erakusketeen Artxiboa
Archiboara Joan