Besteren artean, Uruguay eta Paraguay herrialdeek egin diote harrera “La poética del Papel” erakusketari. 38 obra (1972 – 2001) aurkeztu dira, horien artean nabarmentzekoak: grabitazioak, akuaforteak, grabatuak eta marrazkiak, guztiak Chillida-Leku Museoaren (Hernani – Gipuzkoa).bildumakoak.
Gainera, Chillidak idatzitako esaldiak eta mezuak barne hartu ditu erakusketak. Horietan, Johann Sebastian Bach konpositore alemanaren obrak piztu zion lilura eta bere adierazpen artistikoan izan zuen eragina aditzera ematen dira.
Erakusketaren komisarioak, Julio Nieblak, azpimarratu egin du espazioa eta espazioaren mugak ikertzeari Eduardo Chillidak emandako garrantzia. Ikerlan hori agerikoa bada ere bere eskultura bolumetrikoetan, zailago izaten da, berak egin zuen bezala, paperaren mundura eramatea.
“La Poética del Papel” Liman (Peru) dago orain, bertako Espainiako Kulturgunean, datorren irailaren 26ra arte. Ondoren Argentinan jarriko da ikusgai, zehazki Cordoba, Rosario eta Buenos Aires hirietan.
Erakusketaren izena: “La poética del Papel”
Erakustokiak:
Espainiako Kulturgunea Montevideon (Uruguay)
Apirilaren 27tik ekainaren 27ra
Espainiako Kulturgunea, “Juan de Salazar”, Asuncionen (Paraguay)
Ekainaren 9tik abuztuaren 18ra
Espainiako Kulturgunea Liman (Peru)
Irailaren 4tik 26ra