vacio
vacio
vacio Espazioen Alokairua
vacio
Chillida-Leku museoak aldi baterako lan erregulazio espedientea (ERE) izapidetzeko eskaria egin du, eta 2011ko urtarrilaren 1etik ateak ixtea erabaki du. Erabaki horren oinarrian defizit iraunkorra dago; izan ere, obra artistikoei eskainitako museo guztiek bezala, defizit iraunkorra du Chillida-Leku museoak ere, eta egoera hori are gehiago larritu da krisi ekonomiko orokorraren ondorioz. Defizitak nabarmen egin du gora, eta ezinezkoa da ekimen pribatuaren bidez kopuru horiei eustea.

Chillida – Leku museoak zure eskura jartzen ditu bertako espazioak hainbat jarduera egin ahal izateko, hala nola, laneko bilerak, hitzaldiak, kultura eta enpresa alorreko ekitaldiak, gala afariak. Jarduera horiekin batera, museoaren bisita pribatuak ere antolatzeko aukera dago.

 

Auditoriuma + Portxea

Talde ez oso handientzako ekitaldiak antolatzeko espazioa, esate baterako, produktu baten aurkezpena, prentsaurrekoak. 50 lagun esertzeko lekua dago, eta hots eta argi ekipoak daude. Portxea aire zabalean dagoenez, paisaiaz gozatzeko aukera ezin hobea eskaintzen du.

 

Zabalaga baserria

XVI. mendeko baserria. Hainbat aretotan banatuta dago, eta bertan Eduardo Chillidaren lanak izan duen ibilbidea erakusten da. Beheko solairuan, noizbehinka, garrantzi handiko ekitaldi kulturalak prestatzen dira, bai museoarentzat bai bestela. 175 - 200 eserlekurentzako lekua dago.

 

Zabalaga etxea

Ingeles estiloko etxea, Zabalagaren eremu pribatuan dagoena. Ezin hobea da enpresako ekitaldiak antolatzeko.

Cateringa etxe barruan zein kanpoan antolatu ohi dugu. 170 eserlekurentzako lekua dago.

Portxe itxiak era askotako ekitaldiak antolatzeko aukera eskaintzen du.

 

Espazioak egun erdirako edo egun osorako aloka daitezke. Bestalde, ekitaldiak musikaz, argi bereziez, eta abarrez girotzeko aukera ere eskaintzen dugu. Espazioaren erreserba egiteko, prezioen informazioa jasotzeko, datei buruzko informazioa izateko, zerbitzu gehigarrietarako : prensa@museochillidaleku.com 943 335963

 











Espazio Alokairuaren Artxiboa

Artxiborako sarbidea

 

  vacio