Chillida-Leku museoak aldi baterako lan erregulazio espedientea (ERE) izapidetzeko eskaria egin du, eta 2011ko urtarrilaren 1etik ateak ixtea erabaki du. Erabaki horren oinarrian defizit iraunkorra dago; izan ere, obra artistikoei eskainitako museo guztiek bezala, defizit iraunkorra du Chillida-Leku museoak ere, eta egoera hori are gehiago larritu da krisi ekonomiko orokorraren ondorioz. Defizitak nabarmen egin du gora, eta ezinezkoa da ekimen pribatuaren bidez kopuru horiei eustea.
Eduardo Chillida eta Pilar Belzuncek beren izena duen fundazioa sortu zuten 2001eko otsailean.
Fundazioaren helburua zen Eduardo Chillidaren lan artistikoaren ikerketan sakontzea eta haren ezagutza sustatzea, hartan interesa zuen edonori esku hartzeko aukera eskainiz. Fundazioaren hasierako proiektuan hainbat jardun eremu zehaztu ziren:
1. Parte hartzea sustatzeko jarduerak
2. Prestakuntza
3. Material didaktikoak
4. Ikerketa eta garapena
5. Ikus-entzunezo komunikazioa
Fundazioak, lehenengo urteetan, ikusle gazteenengan jarri du arreta, eta horretarako, hezkuntzako etapa guztietara egokitutako egitasmoak osatu ditu. Ikus Hezkuntza atala.
2001. urtean Eduardo Chillida - Pilar Belzunce Fundazioak Arteen arteko topaketa saria Gorka Alda gazteari eman zion "Haizearekin burdina moztuta" lanagatik; elektroakustikako kontzertu bat zeb, aire zabalean egitekoa. Kontzertua 2002. urteko abuztuaren 13an izan zen. Ordutik aurrera, Fundazioa laguntzaile gisa aritu da museoaren kultura egitasmoetan.
Berri-artxiboa
Artxiborako sarbidea