Donostiako Maria Auxiliadora Ikastetxeak (DBH2) irabazi du, Chillida-Lekuko VI Ikasturte Bukaerako Lehiaketa. Aipamen berezia, Donostiako Aiete ikastetxeari (H.H5 eta L.H1)
Aurten Chillida-Leku Museoak seigarren aldiz Ikasturte Amaierako Lehiaketa antolatu du, 2009/10 ikasturtean zehar, Fundazioaren hezkuntza proiektuetan parte hartu duten ikastetxe guztiei zuzendurik.
Luis Chillida, eta Ignacio Chillida zuzendariek osatutako epaimahaiak, Maria Auxiliadora Ikastetxeari saria ematea erabaki du. Era beran Aiete Ikastetxeari, Aparteko Aipamena eginez.
Datorren igandean, ekainak 20, lehiaketara aurkeztu diren lanen erakusketa egingo da (10.30etatik 15.00ak bitartean) eta 13:30etan irabazleen artean, eta Luis Chillidaren eskutik, sari banaketa egingo da.
Lehiaketan parte hartu duten ikasle eta irakasleek, sarrera doan eta heldu batentzako gonbidapen bat izango dute. Leihatilan, ikastetxearen eta bakoitzaren izena esan beharko dute.
Mila esker parte hartzaile guztiei,egindako lan guztiengatik.