vacio
vacio
vacio Berri Zehaztasuna
vacio
31/08/10
Hastera doa 2010/2011 eskola ikasturtea. Eman ezazu izena!


Dagoeneko zabalik da Chillida-Leku museoak ikastetxeentzat antolatzen dituen hezkuntza programetan izena emateko epea. Gainera, ikasturte hasieran beti egin ohi duenez, Eduardo Chillida-Pilar Belzunce fundazioak gonbita egin nahi die irakasleei, Chillida-Leku museoa eta ikasleentzat antolatzen duen egitaraua ezagutzera etor daitezen.
 
Irakasleentzako jardunaldiak urriaren 2an egingo dira, Chillida-Leku museoan, 10:30etik  14:00era. Parte hartzeko, tokia hartu beharra dago, irailaren 26a baino lehen, webgune honetan bertan eskari orria beteta, telefonoz deituta (943.335308) nahiz posta elektronikoko helbide honetara idatzita: educacion@museochillidaleku.com
 
Informazio gehiago nahi izanez gero, zabaldu dokumentu atxikia.

Fitxategiak
curso_escolar20102011.pdf

Hezkuntzari buruzko beste hainbat berri

28/10/2010 Azaroaren 21, igandea. Haurren Nazioarteko eguna
31/08/2010 Hastera doa 2010/2011 eskola ikasturtea. Eman ezazu izena!
22/06/2010 Familientzako Bisita-Tailerra
13/06/2010 Ikasturte bukaerako lehiaketaren irabazlea
20/07/2010 Concurso de fotografía dia Internacional de los Museos

Berri-artxiboa

Artxiborako sarbidea

 

 

  vacio