vacio
vacio
vacio Heziketa
vacio
Chillida-Leku museoak aldi baterako lan erregulazio espedientea (ERE) izapidetzeko eskaria egin du, eta 2011ko urtarrilaren 1etik ateak ixtea erabaki du. Erabaki horren oinarrian defizit iraunkorra dago; izan ere, obra artistikoei eskainitako museo guztiek bezala, defizit iraunkorra du Chillida-Leku museoak ere, eta egoera hori are gehiago larritu da krisi ekonomiko orokorraren ondorioz. Defizitak nabarmen egin du gora, eta ezinezkoa da ekimen pribatuaren bidez kopuru horiei eustea.

Chillida-Leku Museoaren kezka nagusietakoa Eduardo Chillidaren bizitza eta obra jendeari hurbiltzea izan da, hasieratik bertatik,  guztiok izan dezagun artista unibertsal honen ondareaz gozatzeko aukera.

 

Heziketa Arloak jendearen eta museoko edukien arteko bitartekari gisa dihardu, eta jabetzen da eduki horietako batzuk ulertzea ez dela gauza erraza.

 

Hala, Heziketa Arloak hainbat talderen interesen araberako ekintza bereziak diseinatzen ditu, talde bakoitzaren neurrira antolatutako ekintzak, Eduardo Chillidaren obrara errazago iristeko eta artea, oro har, guztioi hurbiltzeko xede hori betetzearren.

 

Berri-artxiboa

Artxiborako sarbidea

 

 

  vacio