Chillida-Leku museoak aldi baterako lan erregulazio espedientea (ERE) izapidetzeko eskaria egin du, eta 2011ko urtarrilaren 1etik ateak ixtea erabaki du. Erabaki horren oinarrian defizit iraunkorra dago; izan ere, obra artistikoei eskainitako museo guztiek bezala, defizit iraunkorra du Chillida-Leku museoak ere, eta egoera hori are gehiago larritu da krisi ekonomiko orokorraren ondorioz. Defizitak nabarmen egin du gora, eta ezinezkoa da ekimen pribatuaren bidez kopuru horiei eustea.
Chillida-Leku museoak 2000. urtean zabaldu zituen ateak, 17 urteko eraikuntza lanak amaituta. Harrezkero, 810.000 bisitari erakarri ditu, eta Gipuzkoako arte museo nagusia da, bisitari kopuruari dagokionez; era berean, Euskadiko lau museo nagusietako bat ere bada, bisitari kopuruagatik ez ezik, aldian-aldian egindako inkestetan balioespenari buruz bildutako datuengatik ere. Hori guztia kontuan hartuta, antolatzaileek eskerrik beroenak eman nahi dizkiete urte hauetan Chillida-Leku bisitatzera etorritako guztiei.
Aurrerantzean, publikoarentzat ateak itxita izango dituen arren, museoak lanean jarraituko du: museoaren jarduerari atxikitako ekintza paraleloei eutsiko die, hala nola ondare artistikoaren kontserbazioari eta erakusketa nazional nahiz nazioartekoei, besteak beste.
Museoak nabarmendu nahi du erabateko borondatea duela akordioa lortzeko, betiere museoaren sortzaileek jatorrian definitutako moduan aurrera jarraitzeko ezinbesteko baldintzak bermatzeari begira.
Chillida Leku
Bº Jáuregui, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa
Tel.: 943 336006
Fax: 943 335959
|
Automobilez
Museoan 100 automobilentzako aparkalekua dago. (16 eserleku edo gutxiagoko ibilgailuentzat)
|
|
Autobusez
Garayar autobus enpresaren G2 autobusa ordu erdiz behin irteten da Okendo kaletik (Donostia).
Donostiatik autobusez datozenek errepidea oinez gurutzatu beharrik izan ez dezaten, oinezkoentzako lurpeko igarobide bat dago museoraino.
Autobus pribatua. 16 eserleku baino gehiagoko autobus pribatuek ezin dute Chillida-Leku Museora sartu. Bisitariek museoaren atean edo errepidearen beste aldeko autobus geltokian jaitsi eta igo beharko dute autobusetara
|
|
Oinez
Errepidea gurutzatu beharrik ez izateko, lurpeko igarobide bat dago museoraino.
Elbarriak
Elbarrien beharrei egokitutako igogailua, komuna eta maldak daude, elbarriei bisita errazteko. Aulki gurpildun bat ere badugu, behar duenarentzat.
|
|
Gomendatutako hotela
NIZA HOTELA
Bere kokapen pribilegiatuak, Donostiako La Concha badian, hotela leku paregabe batean bihurtzen du.
www.hotelniza.com
|