Chillida-Leku museoak aldi baterako lan erregulazio espedientea (ERE) izapidetzeko eskaria egin du, eta 2011ko urtarrilaren 1etik ateak ixtea erabaki du. Erabaki horren oinarrian defizit iraunkorra dago; izan ere, obra artistikoei eskainitako museo guztiek bezala, defizit iraunkorra du Chillida-Leku museoak ere, eta egoera hori are gehiago larritu da krisi ekonomiko orokorraren ondorioz. Defizitak nabarmen egin du gora, eta ezinezkoa da ekimen pribatuaren bidez kopuru horiei eustea.
Ongi etorri Chillida-Leku Museoko Komunikazio Sailera. Bulego honetan hedabideen eskariei erantzuten diegu: zuzenean erantzuten diegu batzuetan, eta dagokien pertsonarekin edo sailarekin harremanetan jarriz, bestela.
Behar duzuen informazioa web orri honetan aurkitzen ez baduzue, jar zaitezte Komunikazio Bulegoarekin harremanetan, prensa@museochillidaleku.com helbidera posta elektronikoko mezu bat idatziz, 943335959 zenbakira fax bat bidaliz edo 943335962 telefono zenbakira deituz.