vacio
vacio
vacio Kultura Jarduerak
vacio
Chillida-Leku museoak aldi baterako lan erregulazio espedientea (ERE) izapidetzeko eskaria egin du, eta 2011ko urtarrilaren 1etik ateak ixtea erabaki du. Erabaki horren oinarrian defizit iraunkorra dago; izan ere, obra artistikoei eskainitako museo guztiek bezala, defizit iraunkorra du Chillida-Leku museoak ere, eta egoera hori are gehiago larritu da krisi ekonomiko orokorraren ondorioz. Defizitak nabarmen egin du gora, eta ezinezkoa da ekimen pribatuaren bidez kopuru horiei eustea.

Chillida-Leku museoaren asmoa izan da artistak sortutako gunea arteen elkarrizketarako gune bihurtzea, Eduardo Chillida-Pilar Belzunce fundazioaren aholkularitza teknikoarekin. Horregatik, ateak zabaldu zituenetik, eta batez ere, 2004. urteaz geroztik, kultura programa askotarikoa eskaintzen saiatu da, beste kultura erakundeen lankidetzarekin askotan, baina baita museoko obratik abiatuta edo museoaren zati den naturari buruzko gogoetatik abiatuta ere. Kasu guztietan, erakutsi nahi izan da Eduardo Chillidak artea edaten zuela; eta horren arrasto ugari daude bere obran, zeinetan poesiari, musikari, pinturari, dantzari, eta abarri buruz hitz egiten digun askotan...

 

Museoko espazioetan, eta parkean zein Zabalaga baserriaren barruan, hitzak, musikak eta dantzak Eduardo Chillidaren eskulturaren alderdi hori erakusteko aukera izan dute, eta izaten jarraituko dute etorkizunean ere.

 

Ekintzak Kulturalak lotu ditzakezu RSS-ren bidez

Ekintza Kulturalen Artxiboa

Artxiborako sarbidea

 

  vacio