vacio
vacio
vacio Lorategia eta Zabalaga Baserria
vacio

Baso miragarria da, arteak eta izadiak bat egiten duten basoa, leku paregabe eta magikoa. Baso horretan irmo eta eder zutitzen dira eskulturak, haritzen, pagoen eta magnolien artean, zelai berde eta goxagarrietan. Museo berezia da Chillida-Leku, bera ere artelan, bakerako eta gogoetarako gune. XX. mendeko eskultore handienetakoa den Eduardo Chillidaren mende erdiko sormen lana biltzen du hamahiru hektareako eremuan eta XVI. mendeko baserrian.

 

Museoak ibilbide gidatuak eskaintzen ditu, barnealdea era ordenatuan eta azalpenen laguntzarekin ezagutzeko aukera izan dezan bisitariak; baina jendeak bere kasa ezagutzen du Chillida-Leku oro har, bere harridura ahalmenari jarraituz, hemendik hara eskulturen artean eta paisaian barrena ibiliz. (…)Neurri handiko berrogeita hamar eskultura inguru daude, garai desberdinetakoak eta material desberdinez eginak, arteari eta izadiari eskainitako paraje zoragarri horretan barreiatuta. Bilduma dinamikoa da; izan ere, eskultoreak mundu erdian erakusketak egiteko zituen konpromisoen ondorioz, eta enkargu berrien sartu-irtenaren ondorioz, pieza handi batzuk aldi batez museotik ateratzen baitira eta beste batzuk ekartzen baitira, bildumaren aberasgarri. Ez da museo itxia, espazio bizi eta aldakorra baizik. Chillidaren laguntzaile Luis Pedro Ganchegui arkitektoaren iritziz, haren lan publiko nagusietako batzuetan, izadirako itzulera moduko bat da arte ez figuratiboa, eta, ondorioz, Chillidaren eskulturek egur, zuhaitz eta burdinazko baso honetan finkatuta daudelarik hartzen dute beren dimentsio hunkigarriena.

 

Textu hau, Mitxel Ezquiagak idatzitako "Errealitate bihurtutako utopiari" dagokio.

Joan:

Baserriaren jatorria · Zabalaga baserria

 

  vacio