Hezkuntza

Deskargatu hemen hezkuntza eskaintza. 

 

Bisita dinamizatuak
Museoak Eduardo Chillidaren obra eta pentsamenduaren ezagupena sustatzen du, hezitzaile talde batek dinamizaturiko bisitaldiak eskainita, eta hezkuntza-etapa guztietara egokitutako jarduera espezifikoen bitartez: haur-hezkuntzara, lehen hezkuntzara, bigarren hezkuntzara eta batxilergora.

Topaketak irakasleekin
Hezkuntza-arloak irakasle eta hezitzaileentzako topaketak antolatzen ditu. Museoak eskaintzen dituen eduki pedagogikoak ezagutzera emateko topalekuak dira jardunaldi horiek. Baina horretaz gain, elkarri entzuteko eta ideiak elkartrukatzeko uneak ere badira. Topaketa horiek baterako proiektuak sortzeko esparru bat ahalbidetzen dute, ikastetxeen benetako beharrizanetara egokitzen den proposamen didaktiko bat eskaintze aldera.

Baliabide pedagogikoak
Chillida Lekuk baliabide pedagogikoak eskaintzen dizkie irakasle eta hezitzaileei, museoko bisitaldiaren osagarri gisa.  Edukiek Chillidaren obran eta pentsamenduan sakontzea ahalbidetzen dute eta horien konplexutasuna eta aniztasuna erakusten dute. Artistaren lanak askotariko esparruak jorratzen ditu: musika, poesia, arkitektura, filosofia, zientzia, etab. Horregatik, museorako bisitaldia hezkuntza-curriculumaren osagarri ona izan daiteke.