Zinema-gauak aire zabalean

Hiru gauez jarraian, publikoak duela gutxiko pelikulen programazioaz gozatu ahal izango du Chillida Lekuko espazio berezian.

 

 

 

 

  • 2026ko uda

Museoak A contracorriente Films zinema-banatzaile eta -ekoizlearekin bat egin du berriro ere, europar zineman eta zinema independentean espezializatua, museo-espazioa aire zabaleko zinema-areto bihurtzeko.


19:00etatik aurrera, Chillida Leku bisitatu ahal izango da ilunabarraren argitan, eta, ondoren, kalitatezko zinemaz gozatzeko aukera izango da, aparteko ingurune batean.


Hamakak jarriko dira bertaratzen diren guztien eskura, baina pelikulaz eroso gozatzeko, jertsea, manta edo antzeko jantziren bat ekartzea gomendatzen dizugu, eguzkia sartu ondoren tenperaturak nabarmen jaisten baitira.

 

Lurra Kafeak piknik bat eskainiko du aire zabaleko zinema-gau hauetarako. Gure pack eskaintza bereziak prezio merkeetan aprobetxa ditzakezu (webgunean bakarrik daude eskuragarri).

- Krispetak + Edaria: 6 €

- Krispetak + Patata-tortilla ogitartekoa sriratxa maionesarekin + edaria: 16 €

Pack hauetako bat aldez aurretik eros dezakezu zure sarrera aukeratu ondoren.
Sarreran Lurra Café kontsumitzeko txartela jasotzeko sarrera aurkeztu

Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66, 
20120 Hernani, Gipuzkoa

Info

Abuztuak 6, 7 eta 8


Ate-irekiera 19:00
Proiekzioa 22:00


16€

Abuztuak 6, osteguna
Sorda

 

Abuztuak 7, ostirala
Keyke mahboobe man / Mi postre favorito
 

Abuztuak 8, larunbata
River Returns (光る川) / La doncella del lago
 

LAGUNTZAILEA