Jazzaldia - Enrico Tomasso & Ignasi Gonzalez Dúo

Enrico Tomasso & Ignasi Gonzalez Dúo

 

Uztailak 26, igandea, goizeko 12tan

 

 

  • 2026ko uda

Enrico Tomasso bost urterekin hasi zen tronpeta jotzen, Louis Armstrongi entzun ondoren Basin Street Bluesen (1964) jotzen. Zazpi urte zituela, Amstrongentzat berarentzat jo zuen, eta New Orleanseko jeinua hil zen arte mantendu zuen harekin adiskidetasuna. Gaur egun, Jazz klasikoko munduko tronpetista gailenen artean dago Tomasso, eta tronpeta onenaren saria eman diote berriki British Jazz Awardsen.

 

Ignasi Gonzalezek 1987an hasi zuen bere ibilbide profesionala, eta berehala erakutsi zuen Jazzarekiko interes berezia. Jesse Davis, Joe Magnarelli, Grant Stewart, Houston Person, Scott Hamilton, Benny Golson... eta beste hainbat musikari gailenekin aritua da Gonzalez, eta eskari ugari izaten ditu bere pultsazio irmoagatik eta Jazzeko kontrabaxu handien lengoaian errotutako
bere estiloagatik.

 

Enrico Tomasso (tronpeta, ahotsa), Ignasi Gonzalez (kontrabaxua)

 

Kontzertuko sarrerak egun osoan zehar museora sartzeko aukera ematen du. Sarreran pilaketarik egon ez dadin, kontzertua baino 40 minutu lehenago etortzea gomendatzen dugu.

Chillida Leku

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Nola heldu

Info

Uztailak 26, igandea, goizeko 12tan

Sarrera 15€

Edukiera 100 pertsona

Sarrerak hemen

Kolaboratzailea