Jazzaldia - Enric Peidro & Federico Mazzanti Duo

Enric Peidro & Federico Mazzanti duoaren kontzertua

 

Uztailak 25, larunbata, 19:30etan

 

 

 

  • 2026ko uda

Europako Jazz tradizionalaren erreferentziazko saxofonista tenorra da Enric Peidro, eta nazioartean proiekzio handiena duen musikarietako bat bere belaunaldian. Swingaren aroko saxo tenor handien eragina jasota (Coleman Hawkins, Ben Webster, Paul Gonsalves, Flip Phillips), Enric Peidrok ondo jakin du parametro hauen barruan eboluzionatzen, ahots pertsonala eskainita, eta horrela bereganatu du kritikaren eta publikoaren estimua Europako eta Asiako jaialdi eta agertoki ugaritan.


Porteña Jazz Band talde argentinar mitikoko saxofonista Jose Ignacio Mazzanti saxofonistaren seme, Federico Mazzanti Jazzez inguratuta hazi zen eta gazte-gaztetatik eman zituen bere aurreneko pausoak pianista gisa Buenos Airesen. Karrera emankorra eta nazioarteko proiekzio handia duen musikaria da, eta bere estilo sotil eta finagatik nabarmentzen da, betiere swing karga handiarekin.

 

Enric Peidro (saxo tenorra), Federico Mazzanti (pianoa)

 

Kontzertuko sarrerak egun osoan zehar museora sartzeko aukera ematen du. Sarreran pilaketarik egon ez dadin, kontzertua baino 40 minutu lehenago etortzea gomendatzen dugu.

Chillida Leku

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Nola heldu

Info

Uztailak 25, larunbata, 19:30etan

Sarrera: 15€

Kopurua: 100 pertsona

Sarrerak hemen

Kolaboratzailea