Eten...Mindfulness asteburua Chillida Lekun
- Ekitaldiak
Gelditzeko asteburu bat
Arnasa hartzea, kontenplatzea, izatea eta bizitzan egotea – eta ez bakarrik egitea – luxua izan daiteke, ia errebeldia. Horregatik, etenaldirako espazioak inoiz baino beharrezkoagoak dira gaur egun.
Hori da Eten…, Chillida Lekun azaroko bi asteburutan izango den mindfulness erretiroa.
Mamen Regaladok eta Nausica Sánchezek gidatutako esperientzia, non artea, natura eta erabateko arreta elkartzen diren lasaitasuna eta konexioa eskaintzeko.
Erabateko arreta edo mindfulnesseko praktiken bitartez, bai mugimenduan (yogan eta paseatze kontzientean inspiratutako gorputz-lanketa) baita gelditasunean ere (meditazio gidatuak isiltasunean), gelditzeko, perspektiba hartzeko, denbora tarte labur batean ere hemen eta orain beharrezkoa ez den guztia kentzeko gonbidapena da.
Esperientziak barne hartzen du
Bi gau K10 hotelean (Urnieta, Gipuzkoa)
Garraio pribatua hotelaren eta museoaren artean
Bazkariak: larunbat eta igandeko bazkariak Lurra Kafean eta larunbat gaueko afaria Saizar sagardotegian, beti aukera begetarianoekin
Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa
Programa
OSTIRALA
Sarrera librea K10 hotelera (Urnieta). Logelak 14:00etatik aurrera egongo dira eskuragarri. Afari librea (ez dago barne)
LARUNBATA
08:40 - Garraio pribatua Hotel K10 (Urnieta) – Chillida Leku
09:00 - Ongietorria eta aurkezpena
09:20 - Yogan oinarritutako mugimendu-sekuentzia (30-40 min)
10:00 - Atsedena kafea/tea/mokaduak (Lurra Café, 45 min)
10:45 - Mindfulness sarrera (Sala Pilar, 1h15)
12:00 - Erakusketaren aurkezpena eta paseatze kontzientea Nausica Sánchezekin (1h30)
13:30 - Bazkaria (Lurra Café, 1h30)
15:00 - Mindfulness gelditasunean (15 min)
15:15 - Idazketa automatikoa eta hausnarketa talde txikietan (45 min)
16:00 - Mugimendu kontzienteak (45 min)
16:45 - Mindfulness gelditasunean (30 min)
17:15 - Paseatze kontzientea isiltasunean museotik (30 min)
18:45 - Mindfulness gelditasunean eguna ixteko (30 min)
19:15 - Larunbataren amaiera
19:30 - Garraioa Chillida Leku- Hotel K10
20:45 - Garraioa Hotel K10 - Saizar sagardotegia
21:00 - Afaria Saizar sagardotegian
23:00 - Garraioa Saizar sagardotegia - Hotel K10
IGANDEA
08:40 - Garraio pribatua Hotel K10 (Urnieta) – Chillida Leku
09:00 - Ongietorria (15 min)
09:15 - Yogan oinarritutako mugimendu-sekuentzia (45 min)
10:00 - Kafea/tea/mokaduak (45 min)
10:45 - Teoria eta praktika saioa: gorputza eta sentsazioak (1h15)
12:00 - Kontenplazioa eta marrazketa kontzientea (1h)
13:00 - Mindfulness gelditasunean, partekatzea eta itxiera (1h)
14:00 - Bazkaria (1h30)
15:30 - Amaiera
15:45 - Garraio pribatua Chillida Leku – Hotel K10
