Gauean argia, bizitzan itzala
- Ekitaldiak
Inoiz galdetu al diozu zure buruari zergatik farolak behera begira jarri dituzten? Argiak gure ingurunea osatzen du, kalean zein etxe barruan. Baina argi gehiegiak, batez ere gauez, ondorio negatiboak izan ditzake bai guretzat, bai gure ondare naturalarentzat. Gauetan kotxe baten faroek itsutu zaituztela sentitu al duzu inoiz?
Gauza bera gertatzen zaie gure gaueko bizilagun txiki askori. Harrigarria bada ere, argi-kutsadurari oso gutxi erreparatzen zaio. Hitzaldi honetan, Beatriz Díaz eta Alberto Castro (Aranzadi Zientzia Elkarteko biologoak) gai honen inguruko argiak piztuko dituzte, eta gogoeta egitera gonbidatuko gaituzte, nola murriztu dezakegu haren eragina galdetuz.
Jarduera hau Limina. Cosmopolitan Chicken Project erakusketaren baitan egiten da, Koen Vanmechelen artistaren lanarekin lotuta. Zehazki, Instead of Sleeping piezarekin elkarrizketan: bertan Vanmechelenek, euli-moten aditu Bart Van Camp-ekin batera, sitsen presentzia aztertzen du, gure ekosistemen osasunaren adierazle nagusiak baitira. Proiektuak argiaren, iluntasunaren eta bizitza-erritmoen arteko harremana aztertzen du, eta gogoeta pizten du gure gizarte artifizialak nola eraldatzen dituen bai natura, bai gure bizitzak.
Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa
Hizlariak: Beatriz Díaz eta Alberto Castro (biologoak)
Osteguna, azaroak 13
17:30 – 19:00
Pilar Aretoa
Gaztelaniaz
Doan
