Interdependencies 01: Chido Govera eta Koen Vanmechelen
Elikadura, etxekotasuna, kultura eta gizarte-inpaktua, ikuspegi lokal eta global batetik
- Ekitaldiak
Zimbabueko aktibista Chido Goverak eta artista Koen Vanmechelenek gizartean eragin positiboa sortzera bideratutako proiektuak aurkeztuko dituzte. Goverak The Future of Hope fundazioa sortu zuen; bertatik, perretxikoen ekoizpenaren bidez, neska eta gazteak trebatzen eta ahalduntzen ditu, beren bizitza hobetzeko tresnak eskainiz. Vanmechelenek, giza eskubideen defentsan konprometituta, artearen eta kulturaren bidez aldaketa esanguratsuak bilatzen ditu komunitatean, erakutsiz nola tokikoak bilaka daitekeen eraldaketa global positibo baten motor.
Bio
Chido Govera 1986an Zimbabuen jaioa. 7 urte zituela ama galdu zuen, eta anai txikiaren eta amona itsuaren ardura hartu behar izan zuen, 12 urterekin baserrian lanean hasi arte. Han ikasi zuen perretxikoak lantzen, Afrikako Unibertsitateak eta ZERI Fundazioak bultzatutako proiektu bati esker. Esperientzia horrek bide berria ireki zion nekazaritza jasangarrian eta elikadura-segurtasunean. Erreferente internazional bihurtuta, milaka umezurtzi inspiratu ditu eta Nazio Batuetan lankidetzan dihardu, pertsona bakoitzak bere bizitza eta komunitatea eraldatzeko gai dela erakutsiz. Bere programaren (Umezurtzik umezurtziak irakasten) eta The Future of Hope liburuaren bidez, biktimismoa baztertzen du eta lidergo arduratsua sustatzen du, defendatuz Afrikaren konponbideak Afrikan bertan daudela.
Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa