Interespecies - Tailerra eta performance

 

 

 

  • MUGAK / Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienala

MUGAK Euskadi Nazioarteko Arkitektura Bienala

 

“…Izaki bakoitzak bere harremanak ehuntzen ditu, armiarma baten hariak bezala, gauzen ezaugarri batzuek gainean, eta horiek elkarri lotuz sare sendo bat osatzen du, bere existentziaren euskarri izango dena.” Jakob Von  Uexküll

 

1934an Jakob Von Uexküll biologoak argitaratu zuen Andanzas por los mundos circundantes de los animales y los hombres (Animali eta gizakien inguruko munduen ibilaldiak) izeneko saiakera. Zientzia klasikoak mundu bakarra ikusten zuen, espezie guztiak hierarkikoki antolatuta biltzen zituena. Uexküll-ek, ordea, adierazi zuen ez dagoela bizidun guztientzat berdina den espazio eta denborarik: gure ondoan hegan dabilen erlea, sorgin-orratza edo euliak ez dira guk ikusten dugun mundu berean mugitzen, ezta gurekin denbora eta espazio bera partekatzen ere.

Tailerrak parte-hartzaileak gonbidatzen ditu Chillida Lekuko espezie autoktonoen esperientzia ez-gizatiarra modu sentsorialean esploratzera. Zein da mundua ardaren begietatik, azerien usaimenetik edo erleen hegalditik? Zer erakusten digu gure inguruneak, gizaki ez den perspektiba batetik bizi dugunean?

 

Parte-hartzaileek gragea batzuk sortuko dituzte, baserri inguruan bizi diren animalien dietan oinarrituta. Horiek irentsita, bakoitzak ingurua esploratzeko eta esperimentatzeko aukera izango du, animaliarekin harreman animal bat bilatuz.

 

Interespecies
UMWELT


Fernando Cremades

Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa

 

Igandea, urriak 26
11:00 - 14:00



Zabalaga baserria
Doako sarrera

Programa

Laguntzailea