Mugaz gaindiko topaketa. Artea, hezkuntza eta inklusioa
Maiatzaren 7an, Uharte Zentroak mugaz gaindiko topaketa hartuko du, Limina Education Lab euroeskualdeko proiektuari amaiera emateko, artearen, hezkuntzaren eta gizarte-ekintzaren arteko lotura ardatz hartuta.
- Ekitaldiak
Parte hartzen duten erakundeek – horien artean Chillida Leku, ESAPB, EHUko Arte Ederretako Fakultatea eta Asociación Navarra Nuevo Futuro elkartea – beren esperientziak eta metodologiak aurkeztuko dituzte, sektoreen arteko loturak ehuntzeko erronken inguruan elkarrizketa irekitzeko helburuarekin.
Topaketak mahai-inguru bat izango du, eta, bertan, lurralde desberdinetan garatutako lau proiektu aurkeztuko dira, beren ikuspegiak eta egiteko moduak partekatuko dituzten profesionalen eskutik. Horrela, jardunaldiaren helburua pertsonengan eta gizartean benetako eragina izango duten zeharkako sinergiak sortzea da, artearen, hezkuntzaren eta inklusioaren bidez, aldaketen katalizatzaile gisa.
PROGRAMA
10:00 – Aurkezpena.
Betisa Ojanguren (Uharte Zentroa), Jon Echeverría (ANNF), Nausica Sanchez (Chillida Leku), Frédéric Duprat (ESAPB) eta Leyre Azcona (Euroeskualdea)
10:30 – Mahai-ingurua: Artearen, hezkuntzaren eta gizarte inklusioaren loturak ehuntzen.
Gemma Carbó (Conarte Internacional Girona), François Loustau (PARCC, Centre d’art de MACS, Labenne), Arantza Caminos (Lantxotegi, Kabia proiektua), Betania Mendoza (Entre Orillas, El acuerdo)
Koordinazioa: Nausica Sanchez
11:30 - Kafea
12:00 – Talde-dinamika: Teoriatik ekintzara, gure ekintzak birpentsatuz
Koordinazioa: Betisa Ojanguren
13:30 – Bizitakoa jasotzeko itxiera
14:15 – Bazkaria
Uharteko Arte Garaikideko Zentroa
Calvario, 2 31620
Uharte
(Nafarroa)