Kokoro no michi. Inari Kükoren ametsa
2026ko irailaren 18tik urriaren 5era
Pilar Aretoa
- Erakusketak
Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioaren harira, Chillida Lekuko Pilar aretoak Kokoro no michi. Inari Kükoren ametsa hartuko du. Erakusketa-proiektu honek Kotodama, ispiluaren bidea lanaren estreinaldia laguntzen du. Carla Cañellasen eta Eugenio Tardónen proposamenak Espainia eta Japonia lotzen ditu erromesbideen bidez —Done Jakue bidea eta Shikoku Henroa—, bai eta shodoa, japoniar kaligrafia, ikastearen bidez ere.
Erakusketak Inari Kükoren bidaia jarraitzen du. Artista eta fikziozko pertsonaia da, eta bi bideetan barrena ibiltzen da hitzaren esanahiaren, jatorriaren eta izpirituaren bila. Shodoak, marrazkiak, argazkigintzak eta bideoak ibilbide bati laguntzen diote; bertan, protagonistak erromes, monje, artisau eta kaligrafoekin egiten du topo, eta ibiltzea meditazio- eta barne-bilaketa-modu gisa ulertzeko hausnarketa proposatzen du.
Inari Kükok Carla Cañellas eta Eugenio Tardónen alter ego gisa funtzionatzen du; biek beren diziplinak biltzen dituzte proiektuan: artea eta zinematografia. Horrela, Kokoro no michi kulturen, tradizioaren eta sorkuntzaren arteko zubi gisa planteatzen da, non trazu eta irudi bakoitzak hitzari, denborari eta barne-bilaketari buruz hausnartzera gonbidatzen duen.
Erakusketaren komisariotza Susana Sanz Giménezek egin du.
Bisita gidatua Kokoro no michi. El sueño de Inari Küko erakusketara
Carla Cañella eta Eugenio Tardón artistekin eta Susana Sánz Giménez komisarioarekin
- Irailak 18, ostirala - 12:00
- Irailak 19, larunbata - 12:00
- Irailak 20, igandea - 16:00
- Irailak 21, astelehena - 12:00
Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66,
20120 Hernani, Gipuzkoa