Limina Cosmopolitan Chicken Project 30 - Koen Vanmechelen
- Erakusketak
Mugak Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren barruan
17.10.2025 - 22.02.2026
Chillida Lekuk Koen Vanmechelen epe luzerako proiektua hartzen du, Limina: Cosmopolitan Chicken Project 30 inaugurazioarekin. Mugak/Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren barruan, erakusketak museoa natura, artea, zientzia eta arkitektura gurutzatzen diren leku bizi bihurtuko du.
Limina: Cosmopolitan Chicken Project 30 proiektuak kultur aniztasunaren eta proiektuaren atzean dagoen trukearen garrantzia azpimarratzen du."Nire laneanfuntsezko printzipioa emankortasun hutsa da—biologikoa, kulturala, sortzailea,trukearen bidez sortzen dena. Aniztasuna ez da luxu bat; bizitzaren indar eragilea da ", dio artistak.
Koen Vanmechelen arte garaikideko artista nabarmena da, artea, zientzia, natura eta gizartea nahasten dituen ikuspegi berritzaileagatik ezaguna. Bere obran, identitateari, aniztasunari, globalizazioari eta giza eskubideei buruzko gaiak jorratzenditu, denboraz kanpokoak zein gaur egungoak. Chillidak bezala, "mugari" buruz hausnartzen du sorkuntzarako leku gisa.
Horrela, Garbizu Collar Architectureko Jon Garbizu eta Victoria Collar-rek eta Kri arkitektura estudioko Gonzalo Peñak komisariatu duten erakusketa honekin, ohiko ibilbidea uztera gonbidatuko da jendea, gutxi ibiltzen diren guneetan barneratzeko, non landaredia autonomia handiagoz haziko den. Gainera, artistak museoaren ekosistema artistikoa eraldatuko du, bisitaria sormen prozesuaren parte bihurtuz.
Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66,
20120 Hernani, Gipuzkoa
