Familientzako zeramika tailerra. Erretratu intimoa

 

 

 

  • Tailerrak

Familientzako zeramika tailer honek sormen-esperientzia proposatzen du txamota lurrarekin, Eduardo Chillidak bere sorkuntza artistikoan erabili zuen eta Pilar Belzuncek berak ere esperimentatu zuen zeramikazko materialarekin, egindako lanean oinarrituta. Erakusketan dauden Pilarrek egindako eskultura figuratibo txikietan inspiratuta, eskuez modelatzera gonbidatzen ditugu handiak eta txikiak, formak, testurak eta emozioak aztertuz. Jarduerak esperimentazio sentsoriala eta sorkuntza sustatzen ditu familian, jolasa, adierazpen artistikoa eta belaunaldien arteko elkarrizketa lurraren bidez uztartzen diren espazioan.

Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa

 

Irailak 6, larunbata
 

Eider Baile Zabala (Artista, zeramikari eta hezitzailea)

Ele bietan

Familiak (familiak 5 urtetik gorako umeekin)

11:00 – 13:00