Gabonak Chillida Lekun - Bisita + Arte arkitektura tailerra familiartean

 

 

 

  • Tailerrak

Koen Vanmechelen erakusketa ezagutuko dugu familiartean bere obran eta bereziki bere Cosmopolitan Chicken Project-en inspiratutako tailer batekin.

Vanmechelenek ez ditu soilik herrialde desberdinetako oiloak gurutzatzen "populazio kosmopolita" bat sortzeko, bere artearekin, aniztasunaren aberastasunaz, kulturen gurutzaketaren garrantziaz eta hibridaziotik sortzen den indarraz hitz egiten digu. Elkarrekin, nahastuta eta elkarri lotuta, indartsuagoak eta erresilienteagoak garela dioen metafora bizia da bere proiektua. Eta tailerrean gure metafora ukigarria sortuko dugu. Material xumeekin eta lokalekin — belar lehorrak, adar eroriak, hostoak —, oiloen habiak sortuko ditugu. Habia ez da soilik egitura bat; zaintzaren, babeslekuaren, etorkizunaren eta bizitza berria sortzen den lekuaren sinbolo unibertsala da.

Eraikitzen dugun habia bakoitza bakarra izango da, oilo bakoitza bezala Vanmechelenen proiektuan, baina denek partekatuko dute helburu komun bat: etxe bat izatea. Horrela, guztion artean, adarrekin ez ezik, ideiekin ere ehuntzen dugu, bizitzarekiko errespetu-sare bat sortuz bere forma guztietan.

 

 Koen Vanmecheleni buruz

Nazioartean izen handia duen diziplina anitzeko artista da Koen Vanmechelen (1965), eta gaur egungo pentsalari moldakorrenetakoa da. Bere lana arteak, zientziak, filosofiak eta komunitateak bat egiten duten tokian kokatzen da. Betiereko migratzaile bezala, munduan zehar ibiltzen da, gaur egun garrantzi handia duten denboraz kanpoko gaiak jorratzen dituzten funtsezko galderen erantzunen bila: identitatea, aniztasuna, globalizazioa eta giza eskubideak. Erantzun horiek obra eta proiektu enigmatiko bihurtzen ditu.

Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa

 

Bisita + arte eta arkitektura tailerra familiartean

Habia kosmopolitak. Komunitatea eta bioaniztasuna ehuntzen

Tailerraren sortzailea: Iñigo Irureta (arkitekto eta hezitzailea)

Abenduak 27, larunbata

Urtarrilak 3, larunbata

11:00 - 13:00

6 urtetik gorako umeak dituzten familiak

Elebiduna