Udako solstizioa - Itzalak trostan eta galopan
Itzalak trostan eta galopan
basoak eta belardiak zeharkatuko ditugu
martxa, trosta eta galopa
gorputzak biziko ditugu
martxa, trosta eta galopa
harriak trostan eta bihotzak galopan
eguzkia trostan eta itzalak galopan
zuhaitzak martxan, trostan eta galopan
... eta atseden hartuko dugu, izpien eta xuxurlen ferekapean...
Brontzezko zuhaitzak trostan. Zilarrezko errekak galopan.
Itzalak trostan eta eguzkia galopan.
Bihotzak trostan eta galopan.
Basoak, belardiak, errekak eta zeruak zeharkatuko ditugu...
- 2026ko uda
Itzalak trostan eta galopan dantza garaikideko proposamena da udako solstizioa ospatzeko. Erritu garaikide gisa sortzen da non dantza Chillida Lekun hedatzen den, sorkuntzarako eta esperimentaziorako lurralde bizi bihurtzeko. Artistek eta komunitateak museoa zeharkatzen dute aktibatzeko, keinu eta mugimendu bakoitza paisaian eta lekuaren memorian inskribatzen diren bitartean. Prozesuaren helburua dantza praktika bizi gisa babestea da, eta belaunaldi eta gorputz berriekin berriro mugimenduan jarri ahal izango diren partiturak eta materialak sortzea.
Ikuskizunak Hernaniko komunitatearekin tailerren bidez egindako lana ere jasotzen du, Ines Auberten "Iruditeria posibleak" proposamenari lotuta, non herritarren parte-hartzea prozesu sortzailearen parte aktibo bihurtzen den. Jarduera horietan, hainbat kolektibo eta artista integratu nahi dira, elkarlaneko ekosistema anitza sortuz.
__
Garrantzitsua:
Jakinarazten dizuegu, G1-2132 errepidean, Chillida Leku museoaren sarreraren parean, egiten ari diren obrak direla eta, larunbatean Galarretara doan bidea moztuko dela.
Hori dela eta, auto pribatuan joango direnei gomendatzen diegu auto-ilarak aurreikustea eta lehenago irtetea ekitaldira garaiz iristeko.
Era berean, gogorarazi nahi dizuegu anezka-autobusak jarriko direla joateko eta itzultzeko, Errekalden eta Galarretan geralekuak izango dituztenak.
Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66,
20120 Hernani, Gipuzkoa
Ekainak 20, larunbata
19:30 ate-irekiera
25 €
20€ (museoko urteko txartekarekin)
Informazio praktikoa:
Ikuskizuna aire zabalekoa dela gogorarazi nahi dizuegu, eta eguraldi iragarpenaren arabera prestatuta joatea gomendatzen dugu. Zure erosotasunerako, mantak ekartzera gonbidatzen zaitugu, ikuskizunaz eserita gozatu ahal izateko eta ikusgaitasuna errazteko.
Museoaren aparkalekuak leku mugatua duenez, autobus anezka bat jarriko dugu martxan Galarretako aparkalekutik eta Errekaldeko geltokitik.
Galarretako aparkalekuak baldintzak aldatu ditu eta orain ordainpekoa da.
Kontsultatu tarifak hemen.
Lurra Café:
Lurra Café zabalik egongo da ekitaldian zehar eta museoan afaltzeko aukera eskainiko du. Hona hemen menua.
Artistak
Inés Aubert | Dantzaria eta sortzailea, (Costa Rica - Iruña) bere ikerketa gorputzarekin, komunitatearekin, bihotzarekin, mugimenduaren esplorazioarekin eta arteen inguruko gogoetarekin lotuta dago. Hainbat hizkuntzatan ibili da eta ibiltzen jarraitzen du: koreografian, bitartekaritzan eta performancean. Rescoldos kolektiboaren sortzailea da, eta harekin hainbat sormen-prozesu garatu zituen, dantza komunitatearekin lotuz. Gaur egun, proiektu artistikoak garatzen ditu hainbat kolektiborekin, “Iruditeria posibleak” diseinatuz eta aktibatuz: kolektiboan sortzeko espazioa.
Myriam Pérez Cazabon | Dantzaria, koreografoa eta irakaslea, CODARTSen (Rotterdam) egin zituen dantza garaikideko goi-mailako ikasketak. 2004az geroztik, koreografo, interprete eta irakasle gisa garatzen du bere lana dantza garaikidearen esparruan. Bertan, bilaketa koreografikoa hainbat diziplina artistikorekin gurutzatzeko interesa nabarmentzen da, hala nola musika edo soinu-artea, antzerkia, zinema, argazkigintza, arte plastikoak eta literatura. Jakin-min pertsonalek eta lengoaia koreografiko propioan sakontzeko beharrak bultzatuta, 2016an hasi zuen bere ibilbide pertsonala sortzaile gisa. 2026an, Dantzazen laguntza jaso zuen, faro artista gisa, alor horretan sendotzeko bultzada gisa.
Tartar Kolektiboa | Jone Amezaga dantzariak eta Manu Gaigne musikariak osatutako Tartar Kolektiboak antzeko interes artistikoak eta diziplinartekotasunari buruz hausnartzeko eta lan egiteko gogoa batzen ditu. Lankidetza hori "Zerbait. Noizbat. Nonbait"ekin hasi zen eta 2022an Remedios Vals estreinatu zuten, kalerako edo espazio ez konbentzionaletarako musika eta dantza sorkuntza. Pieza horren partitura ere idatzi zuten, diziplinaz gaindiko begirada batetik notazioaren munduan barneratzen saiatuz. Bientzat, lengoaia eszeniko komun baten bilaketa heltze eta sorkuntza horizontal eta kolektiborako modua da.
DJBihotza | DJBihotza 2005ean hasi zen saioak egiten, pistarekin elkarrizketa sortzeko, haren energia hautemateko eta klubaren eta elektronikaren komunitatean sortzen diren balioak sustatzeko, "Elektronika Sozialaren" bidez. Hautatzaile bikaina da eta bere estiloa darkwave, chung, minimal, rave, slow techno, progresiboa... da. Gaur egun, egoiliarra da Jimmy Jazz aretoan Gasteizen, HEARTz Clubekin (10 denboraldi) eta 2025era arte Stereorocksen ere (Bilbao Cafe Antzokia). Ohikoa da Euskal Herriko clubbing programazioan, hala nola Dabadaba aretoan (Donostia), eta euskal eszena garaikideko hainbat kolektibo eta gunerekin elkarlanean aritzen da. Bihotzak bizia ematen dio HEARTz-i, Club, Family eta Radio barne hartzen dituen proiektua, eta "Elektronika Soziaka" kontzeptua garatzen du hainbat espazio eta ekintzatatik. Sinisten dituen balioak sustatuz egiten du lan – berdintasuna, agerikotasuna, integrazioa eta errespetua – eta elektronikari balioa emanez kultura garaikidearen barruan.