Arte tailerra familian. Oilar gorria

 

 

 

  • Tailerrak

Maushaus taldeak gidatutako tailer honek Limina erakusketarekin bat egiten du. Naturarekin zubiak sortzeko gonbita da, eta gure izaera basatienarekin konektatzeko. Vanmechelenen Cosmopolitan Chicken Project 30 oilar-gurutzaketetan oinarritzen da, aniztasunaren eta gizakiaren eta naturaren arteko loturen metafora gisa.

Proposamen honen baitan, “oilar gorria” izeneko hezkuntza- jarduera visita gidatu batekin hasten da, Limina – Cosmopolitan Chicken Project 30 erakusketara.
Ondoren, tailerrean bi ariketa gertatzen dira: Lehenengoa, “oilar gorriaren bandoa”: Parte hartzaileak oilarraren eta oiloaren maskarak egingo dituzte, aniztasuna eta kosmopolitismo partekatua irudikatzeko. Bigarrena, “arrautza- arkitektura”da: familian lan egiten da, “arrautza kosmopolita” baterako etxeko arkitektura txikiak sortzeko, forma oboide horren hauskortasunari eta ausardiari buruz gogoeta eginez, lehen bizi-espazio gisa, eta giza arkitekturak ohituta dituen plano zuzenen zurruntasunarekin kontrastatuz.

Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa

 

Irakaslea: Maushaus

Azaroak 22, larunbata

11:00 – 13:00

(6 urtetik gorako haur eta familiak)

Elebiduna