Arte-tailerra familian - Gorputz geometrikoak
Uda honetan, Chillida Lekuko lorategia familientzako sorkuntza gune partekatua izango da.
- 2026ko uda
Gorputz geometrikoak erakusketatik abiatuta, aire zabaleko tailer honek Eduardo Chillida, Larry Bell eta Nora Aurrekoetxearen lanetan agertzen den geometriara modu ludiko eta sentsorialean hurbiltzea proposatzen du, elkarrizketan dauden formak, hutsak eta materialak aztertuz.
Eider Baile artista eta zeramikariak gidatuta, tailerrak bolumenarekin, espazioarekin eta forma geometrikoekin esperimentatzera gonbidatuko du, eskultura- eta zeramika-praktikari lotutako dinamika sortzaileen eta materialen bidez. Familian gozatzeko, ingurunea beste begi batzuekin behatzeko eta geometria jolas, eraikuntza eta adierazpen bihur daitekela deskubritzeko pentsatutako proposamena.
Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66,
20120 Hernani, Gipuzkoa
Info
Abuztuak 22, larunabata
11:00
Bideratzailea: Eider Baile (artista, zeramikari eta hezitzailea)
7 €