Tailer partehartzailea Biribilgune
Urban Fauna Resort
Artea, zientzia, herritartasuna
- Tailerrak
Jarduera hau Urban Fauna Resort proiektuaren barruan kokatzen da, Donostiako parkeetan intsektuen babesleku izango diren instalazio artistikoak egiteko deialdi irekia. Ane Escribanok eta Iker de la Hoz-ek osatutako arkitektoek gidatuko dute tailer hau, gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonei zuzenduta, Aranzadiko biologo taldearekin lankidetzan.
Biribilgune, deialdiaren irabazlea, elementu birziklatuetatik eraikitako zirkulua da. Osotasunaren eta bizitzaren sinboloa. Instalazio artistiko honek segida ekologikoko ziklo naturalak ikusaraztera bideratutako babesleku bat eskaintzen du, espezie desberdinen arteko bizikidetza erraztuz.
Urban Fauna Resort Aranzadi Zientzia Elkartearen eta Chillida Leku museoaren arteko lankidetza da, eta Biartekomugi proiektuaren barruan kokatzen da, zientzia, artea, teknologia, mugikortasun aktiboa eta herritarren parte-hartzea uztartzen dituen esperientzia eraldatzailea.