'Tardeoa' Chillida Lekun
Gozatu udako arratsaldeez Chillida Lekun beste modu batean.
- 2026ko uda
Gozatu udako arratsaldeez Chillida Lekun beste modu batean. Museoa bisitatu ondoren, osatu zure bisita Lurra Cafeko terrazan, musikaz eta museoaren ingurune paregabeaz lagundutako proposamen gastronomiko batekin.
Arratsalde bakoitzak tematika desberdina izango du, eta musika-estiloek egun bakoitzeko giroa markatuko dute. Proposamenaz terraza osoan eta inguruko berdeguneetan ere gozatu ahal izango da; bertan, mahai altuak egongo dira, aire zabalean arratsalde giro lasai eta atseginaz gozatzeko.
Tardeoak honako hauek barne hartzen ditu:
- Edari 1
- Basatxerriko saltxitxoia
- Idiazabal gazta ketua
- Gazta urdina
- Ogi-makilatxoak
Ordutegia: ostegun, ostiral eta larunbatetan, 17:00etatik 18:45era.
Tardeoa Lurran, Chillida Lekuko gune gastronomikoan, eskaintzen da.
Tardeoan barne hartutako edariak 17:00etatik aurrera eskatu ahal izango dira.
Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66,
20120 Hernani, Gipuzkoa
Info
Irailaren 12ra arte
Ostegun, ostiral eta larunbatetan, 17:00etatik 18:45era
Lurrako proposamenak 7 €-ko prezioa izango du webgunean eta barran