Eduardo Chillida, Oyarak

Tituluak Oyarak lanari egiten dio erreferentzia; 1954an sortu zuen burdinazko eskultura hori Manuel Illarramendiren Hernaniko sutegian, eta baserriaren beheko solairuan erakusten da.

  • Exposición

Bestalde, eskultorearen obraren soinu-gaitasunari ere egiten dio erreferentzia oyarak hitzak. Chillidaren eskulturek, bereziki lehenengo urtean egin zituenek, zuzeneko lotura dute musikaltasunarekin, eta espazioan lekualdatzen dituen «soinuak» hezurmamitzen dituzte nolabait. Gainera, museoa irekita egongo den etapa berrian, Eduardo Chillida, Oyarakerakusketak guztiaren jatorriaren konektatzen du, tokiarekin, lurraldearekin eta iraganarekin. Artistaren obrara atzera begiratzen dio, eta haren oihartzuna etorkizunerantz hedatzen da.

 

Erakusketa hau 2020ko martxora arte luzatzen da.

Zabalaga baserria

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Nola heldu

IRAUPENA

2020KO MARTXOAREN 27 ARTE