Five Seasons: The Gardens of Piet Oudolf

Five Seasons: The Gardens of Piet Oudolf dokumentalaren proiekzioa, Espainian lehen aldiz. Orona auditoriumean eskainiko da estreinaldi hau eta, segidan, elkarrizketa/eztabaida Piet Oudolf, Álvaro de la Rosa eta Luis Chillidaren artean, egile-espazioetan (esaterako, Chillida Lekun) esku-hartze paisajistikoa gauzatzeko moduaren inguruan.

 

Sarrera doan da, baina izena eman behar da aldez aurretik. Proiekzioa 16:00etan hasiko da.

  • Evento

Five Seasons: The Gardens of Piet Oudolffilmak sari ugari erdietsi ditu. Thomas Piper poetak zuzendu zuen, gaur egun lanean ari den itzal handieneko paisajistaren bizitzan eta obran sartu eta gero.
New Yorkeko High Lane eta hiriko beste kokagune ikoniko askoren sortzailea da Oudolf, eta paisajista gutxik duten eskariarekin egiten du lan. Haren ideia iraultzaileak lorategi eta espazio publikoetan ikus daitezke, eta duten eragin emozionalak premiazko gai sozial, kultural eta ekologiko ukitzen ditu.
Five Seasonsek edertasunari buruz pentsatzeko eta edertasuna bera ikusteko dugun modua aldatzen du.
Oudolf bera bezala, publiko zabalari zuzentzen zaio Five Seasons: lorategiak, landareak eta natura.
Aipatu behar da filma jendea beste eremu batzuetan ere liluratuta uzteko egin zela: arte-museoetan, diseinu-eskoletan, hiriko espazioetan, ingurumeneko eztabaidaguneetan eta konferentzietan. Five Seasonsek sormen-prozesua ospatzen du, diseinatzaile gazteak inspiratzen ditu eta denboraz kanpoko testuinguru bat eskaintzen du aurrean ditugun premiazko galderetako batzuk kokatzeko.

 

Piet Oudolf, artista eta paisajista, New Yorkeko High Lane eta Chicagoko Lurie Garden lorategien sortzailea, besteak beste.

Álvaro de la Rosa, paisajista nazionala eta Chillida Lekuko esku-hartzeko kolaboratzailea.

Luis Chillida, Eduardo Chillida-Pilar Belzunce fundazioko presidentea eta artistaren semea.

Auditorio Orona

Orona Fundazioa

Jauregi Bidea s/n, 20120 Hernani, Gipuzkoa