The Shadow belongs to Light. Louis Khan. Eduardo Chillida

Louis Isadore Kahn arkitekto amerikarrak eta Eduardo Chillidak hil ondoren argitaratu zuten artista-liburuari zor dio erakusketa honek The Shadow Belongs to Light izenburua.

  • Exposición

The Dalí Museum eta Eduardo Chillida - Pilar Belzunce Fundazioak argitaratu zuten 2017an, eta Europan lehenengoz aurkeztuko da erakusketa honekin bat etorriz. Artistaliburu hau Chillidak arkitekto baten pentsamenduari laguntzeko sortutako lehena da, baina poetekin, filosofoekin eta artistekin beste 23 argitaratu zituen. Louis I. Kahnen testu guztien artean Saint Petersburgeko (Florida) Dalí Museoaren zuzendari Hank Hinek hautatutakoek osatzen dute obra, baita 1993an Eduardo Chillidak onetsitako plantxekin eta tintarik gabe erliebean egindako grabatuen sortak ere. Prozesu hori Ignacio Chillidak gainbegiratuta, Euskadin eta Bartzelonan gauzatu zen gehien bat, eta Estatu Batuetako The Dalí Museumen aurkeztu zuten.

Chillida Leku

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Cómo llegar

IRAUPENA

2020KO EKAINAREN 3TIK

2020KO IRAILAREN 28RA