Hezkuntza

Artistaren filosofia horri –«artea ezin da irakatsi»– jarraituz, Chillida Lekuren hezkuntza-arloak bisitaldiak eta jarduerak eskaintzen ditu; horien bidez, erakutsitako obretara gerturatzeko aukera izango du parte-hartzaileak, hausnarketa, esperimentazioa eta ekintza sustatzen dituzten metodologien bidez.

«Arte-irakaskuntzan ere ez dut sinesten. Artea ikas daiteke, baina ezin da irakatsi. Ez dakiguna jakin nahiak botere ikaragarria du. Nahi horrek edozer gaindi dezake. Alegia, nik irakaskuntza errespetatu egiten dut, baina nire ustez, irakaskuntzan sinplifikazio-gauzak egon daitezke eta ni gauza horien aurka nago. Nire ustez, artean irakats daitekeena ez da funtsezkoa, funtsezkoa ezin baitizu inork irakatsi, funtsezkoa zuk zeuk ikasi behar duzu».

Eduardo Chillida

Museoa topaketarako lekua da, toki ireki eta abegitsua, esperientziak eta ezagutzak partekatzea ahalbidetzen duena. Toki aktiboa da, ezagutza esanguratsuko prozesuak sortzen dituena. Horregatik, hezkuntza-arlotik erakusketako edukiak bisitarien beharrizanetara egokitzen dira.

Hezkuntza-arloak beste helburu bat ere badu: toki-eragileekin eta ikastetxeekin aliantzak osatzea. Museoak hezkuntza-komunitatearen premiak entzun nahi ditu, eta irekita uzten du lankidetza-proiektuak sortzeko aukera, baldin eta Eduardo Chillidaren pentsamendua eta obra gehiago hedatzea eta hobeki ulertzea ahalbidetzen badute.

Informazio gehiago: education@museochillidaleku.com

Deskargatu hemen hezkuntza eskaintza.