Ekitaldi kulturalak

Chillida Lekuk gune bizi eta dinamiko bihurtu nahi du, topaketarako leku bat, arteen arteko elkarrizketara eta esperimentaziora irekita dagoena. Hori dela-eta, hezkuntza-arloak mota guztietako publikoentzako ekitaldi kulturalak proposatzen ditu urte osoan. Tailerrek, ikastaroek, familia-jarduerek eta diziplina anitzeko proposamen artistikoek osatzen dute museoaren agenda. Chillidaren obrarekin eta erakusketekin elkarrizketan aritzeko pentsatuta sortzen dira beti jarduerak.