Chillida Lekuk Gorputz geometrikoak erakusketa aurkezten du, Eduardo Chillidaren lanean, bere ibilbidean zehar, erabilitako forma geometrikoei eskainitako erakusketa.
Hauser & Wirth eta beste kultura-erakunde garrantzitsu batzuen laguntzarekin, Gorputz geometrikoak erakusketak Eduardo Chillidaren etapa desberdinetatik ibilbide bat egitea proposatzen du, igeltsuzko bere lehen piezetatik, oraindik figuratiboari lotutakoak, izaera arkitektonikoko proiektuetara, non hiru dimentsioko espazioak eratzen dituen.