Neguko solstizioa - Alos Quartet + Amaia Elizaran

Alos Quarteten kontzertua Amaia Elizararen parte hartzearekin.

 

Abenduaren 19an 19:00etan

  • Ekitaldiak

Aurten neguko solstizioa ospatzen dugu Alos Quartet kontzertu batekin. Bertako kideak Xabier Zeberio, Lorena Nuñez, Francisco Herrero eta Iván Carmona ariko dira Amaia Elizaran koreografo eta interpreteak lagunduta. Soinu unibertso ezberdinetan barrena eramango gaituen hari laukote honen doinu fin eta originalez gozatzeko aukera izango dugu. Amaia Elizaranek mugimenduaren bitartez soinuak iradokitzen dituen esplorazio koreografikoak jasoko ditu.

 

Alos Quartet-ek 1999an hasi zuen bere ibilbidea. 20 urte baino gehiago daramatzate ibilbide bizia eta emankorra egiten, eta hainbat proiektutan parte hartzera eraman ditu hizkuntza original eta berezi batera iritsiz. Bertako kideak musikaren ikuspegi zabal batek batzen ditu, mugarik eta etiketarik gabe. Egungo musikaren barruan, bere errepertorioa hainbat esparrutan nabigatzen du. Urteen poderioz, Alos Quartet-ek katalogatzen zaila den soinu-unibertsoa sortzea lortu du, baina oso ezagugarria eta berezia. Bere musikak ametsera gonbidatzen gaitu eta mundu ezberdinetan zehar garraiatuko gaitu. Bere musikaren berotasunak negua prestatzen lagunduko digu.

Chillida Leku

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Nola heldu

Info

19:00etan

15€

Urteko abonamendua dutenek eta 18 urtetik berakoek deskontua dute.

Kolaboratzailea