I. Sport Mundi Ongintzako Afaria

Urriaren 21-ean "I Cena Benéfica Sport Mundi" ospatuko da Chillida Lekun, Vicente Ferrer fundaziorako eta bere Indiako COVID-19 pandemiaren ondorioak arintzeko kanpainarako dirua biltzeko

  • Ekitaldiak

Emanaldi honetan Chillida Lekura esklusibo bat eta mahai-ingurua egingo dira. Hauek izango dira mahai-inguruan parte hartuko duten 4 Principe eta princesa de Asturias saridunak:

 

Carlos Sainz, Premio Princesa de Asturias de los Deportes 2020.

José María Olazabal, Premio Príncipe de Asturias de los Deportes 2013.

Luis Chillida, Eduardo Chillida - Pilar Belzunce Fundazioko presidentea. Eduardo Chillida Premio Príncipe de Asturias de las artes 1987 da.

Jordi Folgado Ferrer, Vicente Ferrer Fundazioko zuzendari orokorra. Vicente Ferrer Premio Príncipe de Asturias de la Concordia 1998 da.

 

Bildutako dirua, milaka familien osasun eta ekonomia beharrak asetzeko fundazioak  martxan dituen pandemiaren aurkako proiektuetara bideratuko da.

Vicente Ferrer fundazioaren afarira joateko eta lan honetan laguntzeko tokiak mugatuak dira, Chillida Lekurekin harremanetan jarrita erreserba daitezke www.museochillidaleku.com web orriaren bidez. 

 

Vicente Ferrer Fundazioa. COVID-ari aurre egiten:

Koronabirusak aurrera egiten jarraitzen du, eta horregatik Fundazioaren lana ez da gelditzen. Orain, herrietako eta ospitaleetako osasun arreta eta infekzioen prebentzioa funtsezkoak dira pandemiari aurre egiteko eta inor atzean uzteko. Fundazioak bere material eta giza baliabide guztiak bideratzen ari da birusaren hedapena geldiarazteko eta, horrela, landa eremuko milaka familia bere eraginetatik babesteko.

 

- Elikagaien banaketa ospitaletako gaixoen eta bere familien, migratzaileen eta lanpostu barik gelditu diren biztanleen artean.

- Fundazioko ospitaletan Covid-19 gaixoez arduratzeko espazioen antolakuntza.

- Musuko, gel hidroalkoholikoaren, eskularruen eta babes materialaren fabrikazioa eta banaketa osasuneko profesionalen artean.

- Jardueren antolaketa biztanleria landatarra  kutsaduraren aurrean kontzientziatzeko.

 

Zure laguntzari esker, milaka pertsonen funtsezko beharrak bermatu ditzakegu, COVID-19-aren erruz egoera larri batean gelditu ostean.

Chillida Leku

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Nola heldu

Info

Leku mugatuak

Estalia: 300€

Zure lekua erreserbatzeko idatzi honako emailera: mikel.chillida@museochillidaleku.com

Kolaboratzailea