Chillida 100 urte - Udako solstizioa
Chillida 100 urte
2024ko Udako sosltizioa
- Ekitaldiak
Aurten, Eduardo Chillidaren 100. urteurrena ospatzen du Chillida Lekuk, ikuskizun parte-hartzaile handi batekin. Museoa topaleku bat izango da, eta bertan musika, dantza eta poesia uztartuko dira Chillidaren eskulturekin hitz eginez, udari ongi etorria emateko. Chillida 100 urte museoaren eta Hernaniko kultur eragileen arteko elkarlaneko proiektu artistiko baten emaitza da, Kukai dantza konpainiaren koordinaziopean. Chillida Lekuk hartuko du kulturaren jai handi hau, artistaren konpromiso soziala eta komunitatearekiko loturak gogorarazten dituena.
Kukai dantza konpainia
Andrés Marín
Maite Larburu
Ttarla dantza taldea
Nuta espazioa
Dantza garaikideko taldea
Antzerki taldea
Hernaniko Institutua
Hernaniko bertso eskola
Ozenki abesbatza
Kantuz Abesbatza
Hernaniko Herri Musika Elkartea
Hernani Musika Eskola
Hernaniko Musika Banda
Informazio praktikoa:
Ekitaldia aire zabalean izango da, eta, erosoagoa izan dadin, mantak ekartzera gonbidatzen zaitugu.
Museoaren aparkalekuak leku mugatua duenez, autobus anezka bat jarriko dugu martxan Galarretako aparkalekutik.
Lurra Café:
Lurra Café taberna irekita egongo da ekitaldiak irauten duen bitartean. Kontsultatu karta hemen
Programa
Programa kontsultatu hemen
Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66,
20120 Hernani, Gipuzkoa
Ekainak 21, ostirala
18:30 ate irekiera + micro ikuskizunak
20:00 ikuskizunaren hasiera
20 € sarrera orokorra
18 € DK %10 deskontua
Museoko abonamendua % 20 deskontua