Doako sarrera hernaniarrentzat

Sarrera doan izango da hernaniarrentzat udalerrietako konfinamenduak irauten duen bitartean, herritarren ongizate fisiko eta emozionala sustatzeko.

 

Hernaniarrek museorako sarbide mugagabea izango dute urtebetez 15 eurorengatik, urteko abonamendua %50eko deskontuarekin erosiz.

  • Ekitaldiak

Bizi dugun osasun krisiaren une honetan, Chillida Lekuk komunitatearen ongizate fisiko eta emozionala bultzatu nahi du eta datozen asteetan bisitan etorri nahi duten hernaniarrei museorako sarrera doan eskaini nahi die.

 

Urteko abonamendua

Urte osoan gozatzeko lekua da Chillida Leku. Hernaniarrei inguru seguru batean arteaz eta naturaz gozatzeko aukera ematen jarraitzeko, udalerrien konfinamenduaren ondoren ere, %50eko deskontua eskaintzen diegu urteko abonuaren erosketan. Emanaldi honekin, bisitaria Chillida Lekura joan ahal izango da museoko ordutegian, nahi adina aldiz, erosi eta hurrengo 365 egunetan. Gainera % 10eko deskontua izango du dendan egindako erosketetan, baita jarduera berezietan ere.

Chillida Leku

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Nola heldu

Info

Urteko abonamendua %50ko deskontuarekin museoan erosi daiteke.

 

Gonbidapenen kupoa ordu-tarteka mugatuta dago, edukiera-murrizketak betetzen direla bermatzeko.