Hezkuntza eskaintzaren aurkezpena 2021/2022

Urriaren 14ean, gure hezkuntza eskaintzaren aurkezpena egingo dugu.

16:00etan

Eman izena education@museochillidaleku.com helbidera mezu bat bidaliz.

  • Irakasleak

Chillida Leku naturako gune bat da, artez inguratuta ikasteko, artelanarekiko topaketa desberdina egiteko, ikaskuntza esanguratsurako lekua. Museoan ikasleek sentsazioak eta emozioak esperimentatu, sentitu eta trukatu ditzakete. Ikasturtea hasi da, eta, harekin batera, gure hezkuntza-programa jarri dugu martxan. Ezagutzera gonbidatzen ditugu irakasle eta hezkuntza arloko langileak. Jardunaldi honetan gure proposamen didaktikoa aurkeztuko dugu, ikastetxeen benetako beharretara egokitua. Gainera, museoa bisitatu eta gure aldi baterako erakusketa ezagutuko dugu, Antoni Tàpies artista katalanari eskainitako erakusketa.

Chillida Leku

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Nola heldu

Info