Izarren behaketa. Pertseidak Chillida Lekun

Eguraldi txarra dela eta, irailaren 25erako programatua zegoen jarduera hau behin betiko bertan behera geratu da. Barkamena eskatzen dizugu honek sortu ditzakeen eragozpenengatik.
 

  • Udako Programa 2020

Sarreren zenbateakoa erosketarako erabilitako bide beretik itzuliko da:


- Sarrera gure webaren bidez erosi baduzu, lehenbailehen jasoko duzu itzulketa.


- Sarrerak leihatilan erosi bazenituen, museora etorri eta dirua leihatilan eska dezakezu, edo gurekin harremanetan jarri zaitezake diru itzulketa kudeatzeko honako emailaren bidez: reservas@museochillidaleku.com

 

- Hernaniko Biteri Kultur Etxean erosi baduzu zure sarrera beraiekin jarri harremanetan, goizez 09:00-14:00 edo arratsaldez 16:00-20:00. Zalantza edo argibiderik behar izanez gero, 943552962 telefonora deitu.

 

Aranzadi Zientzia Elkarteko adituek astronomian interesa dutenei eta hasi ez direnei zuzendutako abentura honetan gidatuko dituzte. Laser erakusle baten eta ikusteko pantaila duen teleskopio baten laguntzaz, konstelazioak behatzen lagunduko dituzte parte-hartzaileak. Museoa 19:00etan irekiko da eta jarduera 23:00etatik 3:00etara egingo da.
Lurra Café irekita egongo da afaltzeko.

Zerua lainotuta badago, ekitaldia normaltasunez egingo da. Laser erakusleen laguntzaz esperientzia didaktiko bat sortuko da.

Chillida Leku

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Nola heldu

Info

Ateak: 19:00

Jarduera : 23:00

7,5€ -tik 15€ -ra

Kolaboratzailea