Rafa Rueda eta Koralai Ahots taldea-ren Kontzertua. Neguko solstizioa

Chillida Lekun zure zain gaude, gabonak ospatzeko eta kontzertu esklusibo eta berezi honetaz gozatzeko.

  • Ekitaldiak

Aurten Rafa Ruedaren kontzertu batekin ospatuko dugu neguko solstizioa. Musikariak bere azken proiektua “Rueda” aurkeztuko du Zabalaga baserrian. 

Gitarra, ahotsa, elektronika eta literatura uztartu ditu bere bakarkako lan minimalistan. Lan berri honetan Inge Muller, Joseba Sarrionandia, Iñigo Astiz, Audre Lorde, Mari Luz Esteban, Josu Goikoetxea eta Elena Olaberen testuak musikatu ditu eta, besteak beste, horiek aurkeztuko ditu Chillida Lekun, Álvaro Olaetxeak (perkusioa eta elektronikoa) eta Koralai Ahots Taldeak lagunduta. Gainera, bere bakarkako ibilbidearen 20.urteurrenaren atarian, Rafa Ruedak bere ibilbideko abesti ezagunenak berreskuratuko ditu eta errepertorio berezia eramango du oholtzara. 

Chillida Leku

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Abenduak 16, ostirala

19:00

Zabalaga baserria

Leku mugatua