Pieza Bihurriak

Chillida Leku, Topic eta Oiasso Museoa elkarlanean aritu dira “Pieza bihurriak” pista jokoa sortzeko. Jolas honekin familiek sariak irabazi ahalko dituzte, hiru museoetan dauden pieza ezkutatuak aurkitu eta gero. 

  • Udako Programa 2021

Hara hara! Badirudi Oiasso, Chillida Leku eta Topic museoen artean ezkutaketan jolasten ari diren zenbait laguntxo ditugula.

Ez dakigu trena hartuta, oinez, bizikletan ala magiaren bidez mugitu  diren, baina museo batetik bestera joan zaizkigu…

Bilatuko ahal dituzue museo bakoitzeko hiru pieza bihurrien irudiak?

Ez da erreza izango, oso trebeak baitira jolasean…

Eta aurkitzen badituzue, esaiezue haien bila gabiltzala!

 

*Familiek hiru museotako piezak aurkitzen badituzte eta sare sozialetara igotzen badituzte hauen argazkiak, zozketa batean parte hartuko dute.

 

Chillida Leku

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Nola heldu

Kolaboratzaileak