Ipuin kontalariak eta tailerra: Hokusai Zabalagan

Mindfulness saioa
Jadanik ez eta oraindik ez artean

  • Ekitaldiak

Orainaldia da benetan daukagun une bakarra, non denborak eta espazioak bat egiten duten. Gure errutina neketsuetan galduta, ez diogu geure buruari bertan egoten uzten, gogamenak erraz bidaiatzen baitu iraganaren eta etorkizunaren artean, zereginaren eta egindakoaren artean. Maiz ahazten dugu egin aurretik izan bagarela, izan aditzekoak.

Mindfulness deitzen diogu horri, arreta osoa bezala itzultzen dena, eta batzuetan ezinezkoa den gauza sinple batean datza: presenteko uneari kasu egitea, agertzen den moduan beran.

Jarduera hau etenaldirako gonbidapena da, eta benetan parte garen leku bakarrera itzultzeko gonbidapena, izan ere, Chillida aipatuz:
"Ez ote gintuzten jada ez-aren eta oraindik ez-aren artean kokatu?"

 

Mugimendutik eta lasaitasunetik abiatuta, Chillida Lekuko naturan eta espazioetan murgilduta, era praktikoan arakatuko dugu zer den oraineko unean izatearen eta egotearen kontu hori.

 

 

Informazio gehiago:

Mamen Regalado bioteknologoa da eta doktorea neurozientzian. Gainera, yoga eta meditazioa praktikatu eta ematen ditu, eta urteak daramazki garuna eta bere mekanismoak aztertzen.

https://unpaseoporelbosque.com/

 

Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa

 

 

Azaroak 16, larunbata

 

09:00

 

15€

Prezioa mindfulness saioa + kafea/tea edo infusioa Lurra Cafe + museoko sarrera barne