Zeramika lantegia - Esperimentatu lurra

Emailea: Aitor Ruiz de Egino, zeramikaria eta eskultorea

Irailaren 25a eta urriaren 2a, larunbatak

11:00etatik 13:00etara

16 urtetik aurrera

  • Ekitaldiak

Aitor Ruiz de Egino eskultore hernaniarrak bi eguneko tailer hau eskainiko du. Bertan, lurra txamota ezagutuko dute parte-hartzaileek, Eduardo Chillidak eta Antoni Tàpiesek beren ekoizpen artistikorako erabili zuten material zeramikoa. Tailer honetan, bi artisten hizkuntza plastikoetara hurbildu, eta, aldi berean, prozesu zeramiko osoa ezagutuko dute ikasleek: ideazioa, pieza sortzea, lehortzea, labean egostea eta emaitzaren azterketa. Parte-hartzaile bakoitza Tàpiesen eta Chillidaren lanetan inspiratu ahal izango da, edo bere estilo eta adierazpide propioa bilatu.

 

Chillida Leku

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Cómo llegar