The Big Draw: Come back to colour [Kolorea itzuli]

Bigarren aldirako, The Big Draw jaialdian parte hartuko du Chillida Lekuk. Nazioarteko jaialdi honek marrazkia du ardatz, eta urriko hilabete oso iraungo du. 

  • Familiak

Ospatu The Big Draw gurekin, marrazkia ikasteko, komunikatzeko eta sortzeko tresna gisa ospatzen duen nazioarteko jaialdia. Aurtengo gaia «kolorera itzuli» da. Azken urte hauek erronka handia izan dira pertsona guztientzat, horregatik marrazkiaren inguruan alaitasun une bat partekatzera gonbidatu nahi zaituztegu. Inguratzen gaituen guztian kolorea bilatzera animatzen zaituztegu, ilusioa naturan eta artean berraurkitzera. Ospa dezagun elkarrekin kolorea!

 

Urrian zehar Chillida Lekuk museora bisita eta marrazkiak egitera gonbidatzen ditu pertsonak.
Parte hartzea doakoa da.

 

Apuntatu zure agendan:

Ikastetxeak

Doan

Urrian zehar, museora etorri eta Big Draw ospatzera animatzen ditugu eskolak.

Nola parte hartu?

Ikastetxeek helbide elektroniko honetan eska dezakete parte hartzeko aukera: education@museochillidaleku.com.


The Big Draw jardunaldia, urriaren 29an, larunbata

Doan

Urriaren 29an, larunbata, komunitate osoa gonbidatzen dugu museora marrazkiaz gozatzera. Handiak, txikiak, helduak, gazteak, bakarrik, familian edo lagunen artean, denak daude gonbidatuta museoa kolorez marraztera eta betetzera. Ekarri zure pinturak, errotuladoreak edo koloretako arkatzak eta zatoz museora Big Draw ospatzera.

Deskargatu gure webgunean The Big Draw proiekturako proposamena eta hurbildu museora marraztera.

 

Marrazkiak Instagramen partekatu ahal izango dira #ChillidaLekuBigDraw eta #HauserWirthBigDraw erabiliz eta @chillidaleku etiketatzen

Chillida Leku

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Nola heldu

Info

Urriaren 29ko (larunbata) jardunaldian parte hartzeko, erreserbatu doako gonbidapena hemen

The Big Draw