Udako Solstizioa - Gorp(huts) Doos colectivo

Udako Solstizioa 
 

  • Udako programa 2022

Udako solstizioa bere funtsera itzuli da Doos Colectivo konpainiaren ikuskizun ibiltari honekin. Eva Guerrero koreografoak Gorp(huts) pieza aurkezten du, Chillidaren eskulturekin elkarrizketan. Pieza hori museoaren kanpoko espazio osoan zabaltzen da. Gorp(huts) dantzaren, ahotsaren eta musikaren bidezko bidaia eszeniko eta poetikoa da, pertsona baten sakontasunean, materiaz hustu eta mugatik kontatzen den tokian. Gorp(huts)-k barnera igarotzea gauzatzen du, beharrezkoak ez diren geruzez hustu nahi duena, natura, barruko animalia eta espiritualtasuna bateratzen diren barealdi batera iristeko.

Gorp(huts) dantzatutako ibilaldia da, ibilbide kantatua, hitz egindako hutsa. Lan ibiltari honetan, eskulturak, musika eta ahotsa modu organikoan elkarrekin bizi dira.

Ekainak 17, ostirala


19:00 Ate irekiera (kafetegia 20:15 arte irekita egongo da)

20:30 Ikuskizun ibiltariaren hasiera

20€ (20% abonatuen deskontua 10% DK)

Iraupena: 90 min

 

 

Autobusak jarriko dira:
- 19: 00etatik aurrera Galarreta aparkalekutik Chillida Lekura
- 22: 00etatik aurrera Chillida Lekutik Galarreta aparkalekura

Babesleak